21. ardo kata ikastaroa osatuko dute eguenean eta barikuan

Mikel Reina Barros 2026ko apirilaren 22a

Zamudioko Lagatzu euskara elkarteak 21. ardo kata ikastaroa antolatu du eguen eta barikurako, apirilak 23 eta 24, 19:00etatik 21:00etara, Baserri Antzokian. Iñaki Lopetegik gidatuko ditu saioak. Izena emateko 747 48 70 94 telefonora edo lagatzu@lagatzu.org posta elektronikora idatzi behar da. Bazkideek eta Berbalagunek 10 euro ordaindu behar dituzte eta bazkide ez direnek 15 euro.