Hurrengo hiru gauetan lanak osatuko dituzte Zamudioko pasarelan

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 4a

Zamudioko Udalak jakinarazi du astelehen, martitzen eta eguazten gauean, maiatzak 4, 5 eta 6, pasarelan lanak osatuko dituzte 23:00etatik 04:30era. Azaldu dutenez, mantentze eta konponketa lanak dira, baina zarata edota eragozpen puntualak sortu ahal dituzte.