Martxan dago 18. Balkoi Apainduen Lehiaketa

Mikel Reina Barros

Zabalik dago 18. Balkoi Apainduen Lehiaketa, maiatzaren 14ra arte parte hartu daiteke. Hilaren 16an osatuko dute lore banaketa 09:00etatik 13:00etara, Bidekoetxe parkean. Eguraldi txarra egingo balu, banaketa Txinbo kaleko arkupeetan, Postetxearen aurrean, egingo dute.

Parte-hartzaileek balkoian kartela eta parte hartze zenbakia ikusgai izan beharko dute. Argazkiak hilabete eta erdi barru egingo dira. Sariak Zamudioko dendetan eta ostalaritzan gastatzeko bonuak dira: lehenengoak 150 euro, bigarrenak 100 euro eta 50 euro. Sariak irailaren 19an banatuko dituzte, Zikloturista egiten den egunean.