Zamudio II. Mugiment Pausu Erronkan parte hartzen ari da

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 14a

Maiatzaren 11tik maiatzaren 31ra bitartean ospatzen ari da II. Mugiment Pausu Erronka, Euskal herritarrak jarduera fisikoa sustatzea xede duen pausoen lehiaketa birtuala. Zamudio da Txorierriko parte hartzaile bakarra eta beste 55 udalerrirekin lehiatuko du.

Lehiaketaren helburua argia da: herritarrek egunerokoan ahalik eta pauso gehien ematea, osasun fisiko eta emozionala hobetzeko eta jarduera fisikoaren kultura bultzatzeko. Erronka Wellk mugikorreko aplikazioaren bidez garatuko da, eta parte-hartzaile bakoitzak bere udalerriko orientazio zerbitzuarekin bat eginez parte hartuko du. Mugikorraren bidez neurtutako pausuek soilik balioko dute.Parte hartzeko Wellk aplikazioa instalatu eta aplikazioan izena eman beharra dago eta azkenik talde batera batu.

 Taldekako eta banakako sailkapenak egongo dira ikusgai denbora errealean, eta hainbat sari banatuko dira parte hartzaileen artean. Banakako saria da 75 euroko opari-txartelak, pausu gehien eman dituzten emakume eta gizonentzat (desgaitasuna duten pertsonentzako kategoria bereziarekin).Taldekako sarietan, pausu gehien eman dituzten udalerri horretako 5 pertsonei eta beste 5 sari udalerriko taldekideen artean zozketa. Azkenik, parte hartzaile gehien dituen udalerriari saria: 30 euroko 5 opari-txartel taldeko parte-hartzaileen artean zozketatzeko.