Urbasa eta Urederrera irteera antolatu du Zizegorrik

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 18a

Zamudioko Mikologia Elkarteak perretxikotan joateko irteera antolatu du maiatzaren 30erako. Bazkal ostean, Urederra bisitatuko dute. Izena emateko 658 74 65 37 telefonora idatzi edo deitu daiteke.

Maiatzaren 30ean, 07:30ean aterako dira Zamudiotik Kolitza aparkalekutik autobusez eta 19:00etarako itzultzea aurreikusten dute. Prezioari dagokionez, helduentzako 50 euro dira eta barnean dago autobusa, hamaiketakoa eta bazkaria. Umeentzako 25 euro dira. Erreserba egiteko 25 euroko Bizuma osatu behar da. Horrez gain, Urbasako artzain gazta erosteko aukera egongo dela azaldu dute.