9 eta 11 urte bitarteko haurrentzako ludoteka zerbitzu berria sortzea “ekimen isolatu bat” ez dela diote, “baizik eta entzutean, ulertzean eta jardutean oinarritutako lan egiteko modu baten emaitza”. “Zerbitzua funtsezko ordutegietan zabaltzeak, hala nola, bariku eta zapatuetan, benetako hobekuntza dakar lana eta familia uztartzeari dagokionez, eta gazteenei topagune, aisialdi eta garapenerako espazio berriak eskaintzen dizkie”, azaldu dute.