Xabier Lujua eta Jose Estrada nagusitu dira Zamudioko I. Rallysprintean

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 1a

Zamudio Racing

5 urteren ostean Zamudio Racing Elkarteak rally formatua berreskuratu zuen zapatuan, maiatzak 30. Jendetza elkartu zen bide bazterretan egun osoan zehar eta antolatzaileek eskerrak eman dizkiete rallysprinta posible egin duten guztiei

Lasterketari dagokionez, Xabier Lujuak eta Jose Estradak lortu zuten garaipena 20 minutu eta 50 segundoko denboragaz. Bigarren izan ziren Ioritz Odiaga eta Iker Mintegi 27 segundora eta Aitzol Apalantzak eta Virginia Reguerok osatu zuten podiuma irabazleengandik 33 segundora.