Berritasunekin datoz Zamudioko Santo Tomas jaiak

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 9a

Barikuan, ekainak 12, emango diete hasiera Santo Tomas jaiei auzoan eta astelehenera arte, ekainak 15, luzatuko dira. Lehen aldiz trail lasterketa antolatu du bertako jai batzordeak.

Zamudioko Santo Tomas jaiak tradizionalak dira, betikoak dauka arrakasta: mus txapelketak, adibidez. Zapatuan, ekainak 13, jokatuko dute 16:30etik aurrera. Izen ematea txosnan osatu behar da eta 20 euro ordaindu behar dira bikoteko. Baina hala ere, tartean, badago berritasunerako tartea. Aurten, lehen aldiz trail lasterketa antolatu dute. 

Zapatuan, ekainak 14, lehiatuko dute 09:30ean emango diote hasiera. Izen ematea 12 eurotan dago eta Internet bidez osatu behar da. Irteera eta helmuga Santo Tomas ermitan egongo da kokatuta. 14 kilometroko eta 466 metroko desnibel positiboko ibilbidea antolatu dute. Sariak egongo dira eta guzti, afaria bi pertsonentzako Bidegorri tabernan. Parte hartzaileek hamaiketakoa egongo da helmugan eta kiroldegian dutxatzeko aukera emango dute. Antolatzaileek gogoratu dute taldean sukalki edo paella  egitekotan bi inskripzio emango dituztela bueltan.

Egitaraua:

EKAINAREN 12A, BARIKUA 

  • 19:00etan Txupinazoa. 
  • 20:00etan Asto probak: Gorostiola (Gatika) Íñigo Landaluze (Peruri) eta Torrontegi Eraiketak (Gamiz)
  • 21:30ean Erromeria KANTARELUXegaz. 
  • 22:00etan Sardinak, solomoa eta hirugiharra danontzako. 
  • 23:30ean Broken Izotz taldea. 

EKAINAREN 13A, ZAPATUA 

  • 14:00etan Bazkaria. 
  • Arratsaldean "MUSIKA TXOROAK" taldeak alaituko gaitu. 
  • 16:30ean XXXV. MUS-arin txapelketa (ikusi programa aparte).
    Umeentzako jolasak. 
  • 18:00etan Tortilla txapelketa. - Bi maila: Umeak eta nagusiak. 
  • 21:00etan Tortilla aurkezpena.
          TABERNA IBILTARIA 
  • 22:00etan Sari banaketa. 
  • 00:00etan DJ BENE

EKAINAREN 14A, DOMEKА 

  • 9:00etan Zamudioko bost ermitetatik ibilbidearen XXX. Urteera Santo Tomasetik. Hornimenduarekin. Bost ermitetatik I.go lasterketa Beste Bira atletismo taldearen eskutik. (Ikusi programa aparte) 
  • Goizean zehar Zamudioko BERTOKO trikitixak jaia alaituko dau. 
  • 11:00etan PAELLA ETA SUKALKI LEHIAKETAK hurrengo sariakaz: 1. Txapela, Pernila eta 100€. 2. Solomoa eta 75€. 3. Gaztaia eta 50€. 13:00etan Meza Santua Tomaseko ermitan. 
  • 14:00etan Paella eta Sukalki aurkezpena. 
  • 18:00etan Euskal dantzen agerraldia zamudioko HIRU-BAT taldearekin. 
  • 19:00etan Lehiaketen sari banaketa, paella eta sukalki. 
  • 19:30ean Gaztai -harrapatze txapelketa. 

EKAINAREN 15A, ASTELEHENA 

  • 12:00etan Auzoko defuntuen oroimenez Meza Santua.