Dena prest Lagatzu Egunerako

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 19a

Ekainaren 27an ospatuko dute Zamudioko Euskal Jaia. Hilaren 23ra arte eskuratu daitezke Lagatzu Eguneko bazkarirako tiketak herriko taberna eta saltokietan: 22 eurotan daude nagusientzako eta 15 eurotan umeentzako. Egitarau oparoa antolatu du beste behin euskara alkarteak.

Lagatzu Eguna ospakizun herrikoia da. Ekainaren 26an emango diote hasiera aurtengo programazioari. Hain zuzen, barikuan, ekainak 26, 21:00etatik aurrera, Bostak eta Laurenak taldeak kontzertua eskainiko du Fernan tabernaren ondoko plazan.

Hala ere, egun handia betiere zapatukoa da, ekainak 27. 10:30ean emango diote hasiera Lagatzu Egunari Lehendakari Agirre plazatik hasiko den kalejirarekin. Bigarren urtez jarraian Lagatzu Extreme talde ginkana antolatu dute euskera alkartetik. Taldeak orekatuak (12 partaidekoak), parekideak (6 emakume eta 6 gizon) eta belaunaldiartekoak (8-12 urte arteko bi partaide, 13-16 urte arteko bi partaide, 50 urte baino gehiagoko bi partaide eta gainontzekoak taldearen esku) dira. Guztira 8 taldek eman dute izena eta bakoitzak kolore bateko kamiseta bat eramango du jantzita.

Egitaraua:

  • Ekainak 26, barikua:
    • 21:00: Musika Kalean: Bostak eta Laurenak, Fernan taberna ondoko plazan.
  • Ekainak 27, zapatua:
    • 10:30: Kalejira, Lehendakari Agirre plazan hasita.
    • 11:00: Lagatzu Extreme II herriko taldeen artean.
    • 13:00: Animazioa herri guztian zehar Bertoko eta Kantareluxen eskutik.
    • 15:00: Herri bazkaria, Agirre plazan. Nagusientzako sagardotegiko menua eta umeentzako makarroiak eta solomoa.
    • 17:00: Broken Izotz taldeak lagunduta euskal abestiak taldeakaz.
    • 20:00: Erromeria Heuk esan! taldeagaz.