TXORIERRIKO MUSIKA GIDA

Bertoko soinu-tresnen elkartea

Aikor aldizkaria 2026ko ekainaren 25a

1996an, Zamudioko Guraso Elkarteko kide batzuen ekimenez, Bertoko musika tresnen elkartea izenarekin sortu zen gaur Bertoko bezala ezagutzen dugun taldea. Euskal musika tresnak eta kantak bertan irakasteaz gain, hasiera-hasieratik musika kalera ateratzea izan dute helburu. 1997ko Pazko jaietan egin zuten jendaurreko lehen emanaldia, Zamudioko plazan, eta ordutik geratu barik dabiltzate herriko jai eta ospakizunetan. Egun, 5 urtetatik hasi eta 75etik gorako taldekideak dituzte.