Zamudioko Udalak espazio publikoak hobetzeko lanak osatu ditu

Mikel Reina Barros 2026ko ekainaren 29a

Zamudiok bere hiri eta landa eremuak hobetzen jarraitzen du. Azken hilabeteetan, hainbat jarduketa egin dituzte “espazio publikoak hobetzeko, herritarren segurtasuna, irisgarritasuna eta bizi kalitatea indartzeko helburuarekin”.

Truiondon, zebra bidearen ondoan farolak jarri dituzte, pertsonen presentzia detektatzean argi intentsitatea handitzen dutenak, segurtasuna hobetzeko. Txakurrentzako zirkuitua  jarri dute Bidekoetxea parkean: maskoten aisialdirako eta gozamenerako gune berria. Gainera, saski berriak jarri dituzte Agirre Lehendakaria plazan, “aire zabaleko kirolguneak indartzeko”.