TXORIERRIKO MUSIKA GIDA

Broken Izotz

Aikor aldizkaria 2026ko ekainaren 29a

Aitor Zarate (Zamudio), Jaime Gardoqui (Zamudio), Jose Ignacio Hidalgo (Zamudio) eta Juan Isidro Idalgo (Zamudio)

Broken Izotz rock taldea 2016an sortu zen. Batzuetan gertatzen den bezala, taldeko hiru kide 2011n sortutako Ke4 taldetik etorri ziren. 2023. urtean Kantatzen izeneko diskoa argitaratu zuten, euskarazko bederatzi kantu propioekin. Kontzertuetan, kantu propioez gain, 80ko eta 90eko hamarkadetako pop-rock bertsioak eta berriagoak jotzen dituzte: euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez. Gaur egun, batez ere Bizkaian eskaintzen dituzte kontzertuak, jaietan zein tabernetan.