ARGAZKI GALERIA

Rallya Zamudiora itzuli da

Argazkiak: Josu Uribe 2026ko uztailaren 2a

5 urteren ostean Zamudio Racing Elkarteak rally formatua berreskuratu zuen maiatzaren 30ean. Jendetza elkartu zen bide bazterretan egun osoan zehar eta antolatzaileek eskerrak eman dizkiete rallysprinta posible egin duten guztiei. Xabier Lujuak eta Jose Estradak lortu zuten garaipena 20 minutu eta 50 segundoko denborarekin. Bigarren izan ziren Ioritz Odiaga eta Iker Mintegi 27 segundora eta Aitzol Apalantzak eta Virginia Reguerok osatu zuten podiuma irabazleengandik 33 segundora.

Josu Uriberen argazkiak.