Lehen aldiz lehiatuko dute zapatuan Zamudioko Emakumeen Sari Nagusia

Mikel Reina Barros 2026ko uztailaren 3a

Zamudiok lehen aldiz hartuko Emakumeen Sari Nagusia zapatuan, uztailak 4. Kadete, junior, 23 urte azpikoak eta nagusiek zapatu arratsaldean hartuko dituzte bailarako errepideak. Punta Galea Txirrindulari Elkarteak antolatu du lasterketa, udalaren laguntzarekin.

Lasterketa Euskaldun Torneoko azken proba da, hau da, azken sailkapena eta irabazleak Zamudion erabakiko dira. Horrez gain, Bizkaiko Txapelketa ere Txorierrin erabakiko da. Kadeteak 15:00etan aterako dira Zamudiotik eta 40 kilometroko ibilbideari egin beharko diote aurre. Gainontzeko txirrindulariak 16:45ean aterako dira eta 79 kilometroko izango dituzte aurretik. 

Hain zuzen ere, ibilbidea zirkuitu bat da 19,2 kilometrokoa. Kadeteek bi itzuli eman beharko diote zirkuituari eta nagusiagoek lau. Zamudioko Txorierriko Etorbidean egongo da irteera eta helmuga. 16:00etarako aurreikusten dute lehen lasterketaren ailegaera eta 18:49erako bigarrenekoena. Ibilbidean, Parke Teknologikotik Deriorantza joko dute Loiura arte helduko dira eta gero Sondikatik eta Deriotik Zamudiora itzuliko dira. Lasterketaren pasaerak eragina izango du errepideetan.