TXORIERRIKO MUSIKA GIDA

Aramu

Aikor aldizkaria 2026ko uztailaren 8a

Berart Gartzia (Zamudio), Ager Garai (Maruri), Gorka Argaluza (Laukiz), Isemene Pellejero (Mungia), Mikel Muruaga (Laukiz)

Aramu taldea 2023an sortu zen Marurin. Bertako baxu-jotzailea eta ahotsa da Berart Gartzia zamudioztarra. Ostabe zu izeneko diskoaren sorkuntza prozesua amaitu ondoren, 2024ko Gaztea Iratiko Maketa Lehiaketan eman zuten izena. Entzule Saria lortu zuten eta guzti. Sorkuntza prozesuari eskaintzen diote tarterik handiena. Pop-rock eta post-punk estiloen arteko doinuak nahasten dituzte beraien musikan. Hala ere, kontzertuak ematea gustuko dute eta orain arteko bidea jarraitu nahi dute.