Salgai daude urriaren 23ko ‘Zerua lapurtu dute’ ikuskizunerako sarrerak

Mikel Reina Barros

Lagatzu Euskera Alkarteak antolatuta, Porrotx, Marimotots, Puru eta Lorek ‘Zerua lapurtu dute’ ikuskizuna aurkeztuko dute urriaren 23an, 18:00etan, Zamudioko kiroldegian. Sarrerak 9 eurotan jarri dituzte salgai, Zamudioko liburudendan eta estankoan eta Derioko Tahona Uribe okindegian. Horrez gain, Internet bidez erosi daitezke QRaren bidez. Lagatzuko bazkideek 6 eurotan erosi ahalko dituzte, urriaren 5etik 7ra, 18:00etatik 19:00etara, Lagatzuko lokalean. Urte batetik beherakoak doan sartu daitezke.