Bertokon hainbat musika tresna jotzen irakasten dugu: panderoa (5 urtetik gorakoentzat), trikitixa (6 urtetik gorakoentzat), txalaparta, alboka… Euskal kanten ikastaroa ere eskantzen dugu.
Ikastaro hauek guztiek ikasturte osoa irauten dute eta klaseak astean behin izan ohi dira. Irakasle prestuak dauzkagu eta euskaldunak, horregatik, gure eskolak euskara hutsean eskaintzen dira eta euskal kultura zabaltzea dute ardatz.
Ikasitakoa kalera ateratzea ere bada gure helburuetako bat, halandaze, sarritan herriko zein inguruetako jai eta ospakizunetan hartzen dugu parte, eta primeran pasatzen dugu. Animatu zeu ere!
689 246 844 · bertokozamudio@gmail.com