Dagoeneko hartu daiteke urriaren 27an NANa edota Pasaportea egiteko hitzordua

Mikel Reina Barros

Zamudioko Udalak beste behin ere unitate mugikorraren bidez NANa eta pasaportea egiteko edo berritzeko aukera ekarri du herrira. Urriaren 27an jarriko dute Sabino Arana plazan. Aurretiazko hitzordua hartzea derrigorrezkoa da eta udaletxean eskatu behar da urriaren 15era arte, plaza guztiak bete arte. Gogoratu dute ez dutela inor artatuko hitzordurik gabe.