‘Emakumeak zientzian’ erakusketa Zamudiotorren dago ikusgai azaroaren 23ra arte. “Helburu nagusia da komunikabideetako genero estereotipoei buruzko hausnarketa kritikorako tresnak herritarrei hurbiltzea, eta, aldi berean, emakumeek zientziaren eta ikerketaren arloan historian izan dituzten eta gaur egun dituzten eginkizuna eta ekarpenak ezagutzera ematea”, azaldu dute antolatzaileek.