Telebista

ikustekoak

Egilea: Aikor aldizkaria
3 atal ikusteko
‘Emakumeak zientzian’ erakusketa
2026/11/10

‘Emakumeak zientzian’ erakusketa Zamudiotorren dago ikusgai azaroaren 23ra arte. “Helburu nagusia da komunikabideetako genero estereotipoei buruzko hausnarketa kritikorako tresnak herritarrei hurbiltzea, eta, aldi berean, emakumeek zientziaren eta ikerketaren arloan historian izan dituzten eta gaur egun dituzten eginkizuna eta ekarpenak ezagutzera ematea”, azaldu dute antolatzaileek.

Min 1
Aerografia erakusketa koletiboa, Kultur Birikan ikusgai
2026/11/02

Azaroaren 10era arte Derioko Kultur Birikan ikusgai dago aerografia erakusketa kolektiboa. Astelehenetik barikura 08:30etik 22:00etara dago ikusgai eta zapatuetan 10:00etatik 14:00etara. Martitzenean, azaroak 3, 18:00etan, erakustaldia eta hitzaldia ere eskainiko dute. 

Min 1
Santa Kurtzetako jaietako marrazki lehiaketa, liburutegian ikusgai
2026/10/20

Hainbat umek parte hartu zuten lehiaketan, eta hilaren 30era arte egongo dira marrazkiak ikusgai, Sondikako Liburutegian.

Min 1
0 atal ikusteko