Lantokiak 180 langile ditu, eta orain arte lan-baldintzen negoziaketa Asteasuko plantan bertan egin izan duten arren, orain zuzendaritzak aukera hori kendu eta estatu mailako lantoki guztietarako akordio markoa inposatu nahi dietela azaldu dute. “Erabaki horren helburua, langileen ustez, Asteasuko langileen erabakimena ezabatu eta bertako lan baldintzak kaskartzea da”. Zamudion bildu dira, Siemens Gamesaren bueltako Omterra konpainiaren marka berriaren aurkezpenean, “enpresari exijitzeko, egoeraren arduradun den heinean, gatazka desblokeatzeko urratsak eman ditzala”.