Zamudioko umeek eta familiek erabiltzen dituzten hainbat gunetan jarduketak egin ditu Zamudioko Udalak azken hilabeteetan. Haurreskolan, jolas elementu berriak jarri dituzte eta igerilekuaren inguruan kolunpio eta banku berriak instalatu dituzte, “aisialdirako espazio erosoagoak eskaintzeko”.