FEKOORrek, Bizkaiko Desgaitasun Fisikoa eta/edo Organikoa duten Pertsonen Federazio Koordinatzaileak, antolatzen du gurpil aulkiko padel txapelketa, aurten 10 urte betetzen dituena. zirkuituko “erreferentziazko hitzordu” gisa sendotuta dagoela diote antolatzaileek. Gainera, modalitate horretako Espainiako Koparen barruan Bizkai, Araba eta Gipuzkoan jokatzen den proba bakarra da.
Espainiar Estatuko sailkapeneko lehen hamar kirolari onenetatik zazpik parte hartuko dute. “Horrek lehiaketa-maila handia bermatzen du. Horien artean daude Fernando Pérez eta Roberto Chamizo, 2025eko edizioko irabazleak, baita Luis Peinado eta Edorta de Anta ere, iazko finalistak. Óscar Agea, Sergio Martín eta Luis Alberto Estebaranz ere lehiatuko dira, Estatuko gurpil-aulkiko padeleko erreferenteak”.