Erresistentzia arazo fisikoa da antzezlana, Maite Aizpuruaren eskutik. Martxoaren 7an, 18:30ean, Hori Bai gaztetxean.
Iaz COVID-19aren mehatxupean ospatu genuen Martxoaren 8a, eta aurten pandemiak eragindako osasun-krisiaren gorabeheren pentzuan ospatuko dugu. Nolanahi ere, formatua hau edo bestea dela, herrietan eta hirietan aldarrikapen-ekitaldiak egingo dira Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira.