Apirilean eta maiatzean hainbat kontzertu izango dira Baserri Antzokian, Derion. RockinBilbo webgunean azaldu dutenez, pandemia dela-eta Bilboko Azkena aretoa itxita dago eta programazioa Baserri Antzokira eraman da. Besteak beste, Avalanch, Moonshine Wagon, Amann & The Wayward Sons eta King Sapo taldeak konfirmatu dira.
Lorezaintza. Maiatzaren 4tik ekainaren 29ra arte. Izena ematea: maiatzaren 3a baino lehen, www.zamudio.eus webgunean eta frontoiaren ondoko lokalean.
Uda programa. Maiatzaren 10etik 21era, liburutegian.