Kulturbilguneak aurreratu duenez, irailetik abendura bitartean lau liburu izango dituzte hizpide Literaturaz Berbetan ekimenaren harira. Irailaren 16an, Ana Malagonen Ez dakit zertaz ari zaren lana; urriaren 21ean, Nerea Loiolaren Epizentroa obra; azaroaren 18an, Nerea Arrienen Jende likidoa liburua; eta abenduaren 23an, Mikel Antzaren Arroz urez lana. Saioak Anguleri kultur etxean izango dira, 19:00etatik aurrera.
Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak euskal kantu ikastaroa antolatu du urriaren 14rako, 21erako eta 29rako. Saioak 19:00etatik 20:15era izango dira Uribarri Topalekuan. Izena emateko, whatsapp-mezua bidali behar da 679 630 901 telefono-zenbakira, edo zorrizketan@gmail.com helbide elektronikora idatzi. Bazkideek bost euro ordaindu beharko dute; gainerakoek, 10 euro. Ikastaroa 16. aldiz egingo da, eta aurrekoetan bezala, Itsaso Arrietak zuzenduko ditu saioak.
Joan Miroren litografiak, urriaren 18tik 29ra, liburutegian.