Mozorroen osagarriak eta paperezko maskarak. Otsailaren 9an eta 21ean, Ludoteka Txikin (2014-2015).
Barakaldoko artista Deriora iritsiko da barikuan, eta Kultur Birikan “patafisika kuantiko”ari buruzko erakusketa ipiniko du ikusgai. Erakusketa urtarrilaren 14tik otsailaren 13ra arte egongo da ikusgai. Inaugurazio-ekitaldia barikuan, 19:00etan, izango da eta bisita gidatua egingo da. Ekitaldia antolatu dute DerioKOmunikazioak, Derioko Udalak eta Kultur Birikak.