Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Uda Ludogazte egitasmoaren ekintzetan izena ematea: maiatzaren 9ra arte, udal-webgunean. Multiabentura bidaia (5 egunekoa), Sopuerta Abentura, Kayak eta Big Sup.
Silvia Palumbo kantautore argentinarraren eskutik, batukada-tailerra izango da Lezaman apirilaren 30ean eta maiatzaren 2an eta 4an. Tailerra Moreak talde feministak eta udalak antolatu dute eta berdintasuna@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi behar da izena emateko. Saioak Uribarri Topalekuan egingo dira: apirilaren 30ean, 11:00etatik 13:00etara eta 14:00etatik 16:00etara, eta maiatzaren 2an eta 4an, 18:30etik 20:30era.