Zorionak, Marimotots! Maiatzaren 6an, 17:30ean eta 19:00etan, frontoian.
Txorierriko Berbalagun egitasmoak bisita gidatua antolatu du Bilboko Arkeologia Museora maiatzaren 6rako. Bertan “Hadriano harresia” erakusketa bisitatuko dute. Hitzordua arratsaldeko 6etan ipini dute. Izena emateko, 635 753 595 telefono-zenbakira deitu behar da apirilaren 19a baino lehen, lagun-kopurua mugatua baita: 10 pertsona.
Zorrizketan Lezamako euskara elkarteak kantu ikastaroa antolatu du 16. aldiz. Ikastaroa Itsaso Arrietak emango du Uribarri Topalekuan, Lezaman, 19:00etatik 20:00etara bitartean. Guztira, hiru saio egingo dira: lehenengoa, barikuan, maiatzaren 6an; bigarrena, hurrengo astean, maiatzaren 13an; eta azkena, maiatzaren 20an. Izena-emateko epea irekita dago. Zorrizketan elkartearen bazkideek bost euro ordaindu beharko dute; eta gainerakoek, 10 euro.
Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Uda Ludogazte egitasmoaren ekintzetan izena ematea: maiatzaren 9ra arte, udal-webgunean. Multiabentura bidaia (5 egunekoa), Sopuerta Abentura, Kayak eta Big Sup.