Just dance. Urriaren 1ean, 20:00etan, Gaztestazioan.
Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Lauroetako jai-batzordea gogotsu ibili da auzoko jaiak prestatzen, sanmigelak normaltasunez berriro gozatzeko. Horrela, egitarau oparoa prestatu dute herritar guztiek ederto pasatu dezaten. Irailaren 29tik urriaren 2ra arte, adin-tarte guztientzako hainbat ekintza egongo dira Loiuko auzoan, besteak beste, mendi-ibilaldia, umeentzako jolasak, musika eta gastronomia. Bestalde, jai-batzordeak bereziki bi ekintza azpimarratu ditu: San Migel eguneko bertso-saioa eta barikuan, irailak 30, Agurtzane eta Jon Elustondo anai-arrebek egingo duten trikiti-emanaldia.
Barikuan, irailak 23, San Migel jaiak hasiko dira Derion eta bertako jai-batzordeak jakinarazi du jai-egitaraua. Jaiek zazpi egun iraungo dute eta, besteak beste, lehiaketak, musika eta umeentzako ekintzak egongo dira; eta batez ere gogoa. Bestalde, aipatu beharra dago aurten txosnagunea Arantzazu kalean ipiniko dela.