Zapata Gorriak Zamudioko talde feministak hurrengo ikastaro hau antolatu du urriaren 22rako: autodefentsa feminista. Ikastaroa 14 urtetik gorakoentzat da eta esandako egunean egingo da Zamudiotorren, 09:00etatik 15:00etara. Informazio gehiagorako eta izena emateko: 633 918 561.
Ikastaroa: Zure hilekoaren zikloa hemen eta orain. Urriaren 22an, 10:30etik 13:30era, Anguleri kultur etxean.
Ondarearen Europako jardunaldien baitan, Kadaltso baserria ezagutzeko eta hura nola berpiztu hausnartzeko ekintza antolatu du urriaren 22rako. Hitzordua 11:00etan ipini dute Elexalden. Handik Kadaltsoraino joango dira bisita gidatua egitera, eta ondoren Zamudiotorren batuko dira, kafea hartu eta informazio-saioa egiteko. Era berean, Kadaltsori bizitza eta erabilera jasangarria nola eman hausnartuko da.
Ipuin-kontaketa: Dantzara plazara. Azaroaren 22an, 17:30ean, ludotekan.
Arimen Gauerako argizari birziklatuak prestatzea. Urriaren 22an, 20:00etan, Gaztestazioan.
Tai Chi. Apiriletik urrira, eguaztenetan eta eguenetan, 11:15etik 12:15era. Izena ematea, Kultur Birikan.
Einer Larrabeiti osasun-psikologoak ahalduntze-tailerra emango du urrian, Lezaman. Tailerraren helburua da nor bere gorputzarekin batzea, horri ondo egoteko behar duena emateko. Horrela, emozioak kudeatzeko eta eguneroko gatazkak bizitzeko beste modu bat eskainiko da bertan. Saioak urriaren 6an, 13an, 20an eta 27an izango dira, 17:15etik 19:15era, Kultur Aretoan.