Dantza-taldeak Erandio lana aurkeztuko du urriaren 7an, 19:00etan, Euskadi plazan, Erandiogoikoan. Azaldu dutenez, euskal dantzak, musika eta antzezpena uztartuko dituzte egitasmoan, “folklorea, kultura, euskara eta gure herriaren historia sustatzeko helburuarekin”. Ikuskizunean 200 bat lagunek hartuko dute parte: dantzariek eta dantzari ohiek, musikariek, herritarrek, Musika Eskolak, Erandioko Musika Bandak, Erandioko Lagunak abesbatzak eta tenor batek.
Garrasia Sondikako talde feministak `Sondika feminista´ egitaraua antolatu du irailerako eta urrirako, eta ekintzaz beteta etorriko da. Horrela, bihar bertan, irailak 20, sexu-hezkuntza tailerra izango da Arrate Sanikolas sexologoaren eskutik, 19:00etan, Kultur Areto In.