Urtarrilaren 1ean, Gabon Zaharreko jaia egingo dute Txorierriko Baserri Antzokian, urte berriari ongietorria emateko. Jai ederra antolatu dute eta, musika onaz gainera, 01:00etik aurrera izango dute argi-festa, photocall-a eta konfeti-kainoiak; gainera, 03:00etan kanpai-hotsak entzungo dituzte, eta mahatsak baino, gominolak jan. Edukiera mugatua da eta sarrerak 30 euroan erosi daitezke tabernan; prezioaren barne daude bi kopa edo lau kalimotxo edo lau garagardo.
Gabonetan gaude, bete-betean, eta Txorierriko udalek eta elkarteek hainbat ekintza antolatu dituzte umeek zein gazteek eta nagusiek ederto pasatzeko. Olentzeroren eta Mari Domingiren desfileez gainera, irteerak izango dira, ikuskizunak, musika, eta umeen parkeak, batzuk aipatzearren.
Ekaina | ||||||
---|---|---|---|---|---|---|
al | ar | az | og | ol | lr | ig |
1 | ||||||
2 | 3 | 4 | 5 | 6 | 7 | 8 |
9 | 10 | 11 | 12 | 13 | 14 | 15 |
16 | 17 | 18 | 19 | 20 | 21 | 22 |
23 | 24 | 25 | 26 | 27 | 28 | 29 |
30 |