Gaur, otsailak 23, Zure platerean hasten da mundua dokumentala ikusteko aukera egongo da Marikobaso Derioko espazioan. Landarlan elkartearen egitasmoa da dokumentala eta bere helburua da hausnarketa egitea barneratuta ditugun elikadura-kontsumoaren ohiturei buruz. Era berean, lanaren bidez erakutsi daiteke kalitateko produktuak ekoiztea eta ingurumena zaintzea beragarriak direla. Saioa 19:00etan hasiko da.
“Azken Barikuak” kontzertu-sailaren baitan, Eiderrek kontzertua egingo du Lezaman, Oxangoiti tabernan, barikuan, otsailak 23; kontzertua 20:30ean hasiko da. Eider Nogen taldeko ahots nagusia izan zen 2022. urtera arte. Popa, rocka eta musika elektronikoa uztartzen ditu bere abestietan, eta Oxangoitin formatu akustikoan aurkeztuko ditu.