Otsailaren 7an, bazkideen urteko topa eta kopaua izango da Txorierriko Baserri Antzokian. Ekintza 20:30ean hasiko da. Harrera eta poteoaren ostean, jendaurrean esker ona adieraziko diete euskararen alde lan egiten duen Txorierriko enpresa bati eta kultura-talde bati, eta kopa eta kopaua egingo dira. Ekintza biribiltzeko, musika-saioa egongo da Taberna Ibiltariaren eskutik. Sarrera doakoa izango da bazkideentzat, eta gainerakoek 15 euro ordaindu beharko dituzte. Izena ematea otsailaren 4a baino lehen egin behar da 634 401 580 telefono-zenbakira deituta, edo info@baserriantzokia.eus helbide elektronikora idatzita.
Zutunik! Larrabetzuko talde feministak Eskola Feminista antolatu du bigarren aldiz. Gizarte-sareetan azaldu dutenez, gaurkotasun handiko gaiak prestatu dituzte eta ekintzetan lehen mailako hizlariek hartuko dute parte. Ekintzak gaurtik, urtarrilak 28, apirilaren 29ra bitartean izango dira.