Igandea, abenduak 14

11:30

Larrabetzuko auto klasikoen XV. erakusketa

Larrabetzuko plaza, Larrabetzu | Erakusketa

Domekan, abenduaren 14an, auto klasikoen XV. erakusketa ospatuko da Larrabetzun. Herriko plazan izango da, goizeko 11:30etatik aurrera. Horrez gain, Ekotaloak-ek taloak eskainiko ditu, eta urtero lez, txokolate eta salda beroa egongo da herritarrek goza dezaten.

Larrabetzuko auto klasikoen XV. erakusketa Larrabetzuko plaza

Domekan, abenduaren 14an, auto klasikoen XV. erakusketa ospatuko da Larrabetzun. Herriko plazan izango da, goizeko 11:30etatik aurrera. Horrez gain, Ekotaloak-ek taloak eskainiko ditu, eta urtero lez, txokolate eta salda beroa egongo da herritarrek goza dezaten.

12:00

Belaunaldi arteko Eguna Lezaman

Lezama | Topaketak

Domekan, abenduaren 14an, Belaunaldi arteko Eguna ospatuko da Lezaman, belaunaldi ezberdinak gehiago elkartzeko helburuarekin. Lezamako Umeen Kontseiluak umeei galdetegi bat eman zien udaberrian amama-aititekin hitz egiteko eta haien haurtzaroari buruz galdetzeko. Azkenik, “Nirekin zer egin nahi zenuke?” galdera egiten zioten, eta jasotako erantzunen arabera, LEUKOk “Lezaman egiteko moduko jarduera mapa bat” osatu zuen. 

17:00

Derio olgetan

Derio | Bestelakoak

Asteburu honetan, abenduak 13 eta 14, Derion, Derio Olgetan ekintza egingo da berriz ere. Bertan, etxeko txikiek jarduerak izango dituzte ondo pasa dezaten. Jarduera hauek frontoian izango dira, arratsaldeko 17:00etatik 20:00etara, zapatu zein domekan.