Txartelean izen-abizenak eta telefonoa zehaztu beharko dituzte, eta erosketa-ticketak grapaz lotu. Txartelak Kultur Birikan edo zenbait dendatan egongo diren ontzietan utzi beharko dira.
Zozketa abenduaren 27an egingo da, 20:30ean, Kultur Birikan izango den Gabonetako Galan. Saridunei telefonoz deituko diete eta ez da beharrezkoa izango Kultur Birikan egotea. Hala ere, hara joan beharko dira sariaren bila. Saiakera batzuk egingo dira eta saridunak telefonoa hartzen ez badu, beste txartel bat aterako da. Saridunek elkartearen barruan dauden bost establezimendutan gastatu beharko dituzte txartelak. Gutxienez 80 euro gastatu beharko dute establezimendu bakoitzean. Kanpainari gaur emango diote hasiera.