Hitzordua gaur, apirilak 23, 18:00etan, ipini dute Derioko udaletxean. Antolakuntzari eta ekoizpenari lotutako arrazoiak argudiatuta, Eaton multinazionalak martxoaren erdialdean jakinarazi zuen Derioko fabrika itxi eta 37 langileak kaleratzeko asmoa zuela. Horretarako, enplegu-erregulazioko espedientea (EEE) aurkeztuko du. Harrezkero langileak greban daude –31 egun– eta multinazionalari eskatu diote enpresa ez ixteko, “lana egon badagoelako”. Kontsultaldia hasita dago.