Suteen aurkako segurtasunaren eta autobabesaren printzipioak modu ludiko eta didaktikoan zabaltzeko ad hoc diseinatutako eta hornitutako edukiontzi eramangarria erabili dute suhiltzaileek eta dagoeneko Santurtzi, Igorre eta Lekeitio bisitatu dituzte. Hitzaldiak, adibide praktikoak eta ginkanak egiteko edukiontzi zabalgarri eramangarriaz gain, kamioi autoponpa baten laguntza izango da. Jarduerak Uriosteko (Ortuella) parkeko suhiltzaileek egingo dituzte, herrian bertan dagoen parkeko kideen laguntzarekin.
Jardueren ordutegia:
10:30 - 11:30: Hitzaldia 6 eta 12 urte arteko umeentzat.
11:40 - 12:50: Hitzaldia gazte eta helduentzat (12 urtetik gorakoak).
13:00 - 14:15: Ginkana taldeka adin guztientzat.
14:30: Sarien banaketa eta jardunaldiaren amaiera.