EGAZ Txorierriren eskutik, urriaren 6an Txorierriko Enplegu Topaketa 2022 egingo da Kultur Birikan, Derion. Azaldutakoaren arabera, jardunaldiaren helburua da eskualdeko enpresek lanpostuak betetzeko erronkak eta aukerak aztertzea, eta kontrataziora zuzendutako dirulaguntzei buruzko informazioa zabaltzea. Gainera, 1.000 euroko pizgarria emango diote jardunaldira joaten den eta lehenengo kontratazio mugagabea egiten duen enpresari. Leku mugatua egongo da eta izena ematea hemen egin behar da. Jardunaldia tokiko enplegua sistatzeko 3R programaren barruan dago eta Bizkaiko Foru Aldundiak laguntzen du. Informazio gehiago, lotura honetan.