Tailerra Telmo Lazkano eta Maitane Ormazabal adituek gidatuko dute, eta lau egunetan egingo da: maiatzaren 21ean, 22n, 28an eta 29an. Saioak 18:00etatik 20:00etara izango dira institutuan, eta saio guztietara joateko konpromisoa eskatzen da. Izena ematea hemen egin behar da. Zalantzak argitzeko, 747 428 849 telefono-zenbakira jo daiteke, edo ekt@txorierri.eus helbide elektronikora idatzi.