Imanol Arriortuari, Pello Bilbaori eta Mikel Aristiri omenaldia, barikuan

Mikel Reina Barros

Derioko Udalak eta Gela Pedagogikoak Pello Bilbao, Imanol Arriortua eta Mikel Aristi txirrindulariei omenaldia egingo die barikuan, urriak 16, 19:15ean, Kultur Birikan. Txirrindularien ibilbidea, ahalegina eta lorpenak aitortzeko ekitaldia izango dela azaldu dute. Bilbaok erretiroa hartu berri du 16 urteko ibilbidearen ostean. Arriortua eta Aristi, ordea, Munduko txapeldun izendatu ziren irailean.