Foru Aldundiak azaldu duenez, Akarlanda Martintxuneko mintegitik gertu dago eta horregatik erabaki da bertan ibilbidea atontzeko: azken urteotan landare-materiala bildu da mintegi horretan, 106 espezie autoktonotako landareak landatzeko asmoz. Horrela, da, ibilbidea modu zirkularrean diseinatu da, Martitxunen hasi eta amaitu dadin. Hortaz, bisitaldia bukatzeko, baso-espezie batzuk nola landatzen diren azalduko da eta tailerrak ere izango dira.
Ibilbideak 1.560 metro izango ditu eta hartan Bizkaiko zuhaitz-espezie nagusiek eta euren ondoan hazten diren beste batzuek osatzen dituzten hainbat landaredi-mota ikusi ahalko dira; modu horretan, Bizkaiko landaredi-sistemak birsortuko dira: esaterako, pagadi-, harizti- eta artadi-motak, haltzadi kantauriarrak eta sahastiak. Era berean, bai euren fruituengatik, bai zur-ekoizpenagatik Bizkaian asko landatzen diren espeziak ere izango dira ibilbidean.