Sutea Erandiogoikoan

b: @SocialDrive_es 2022ko api. 5a, 08:51

Atzo, 21:00ak inguruan, sutea piztu zen Asua-Lutxana errepide ondoko lantegi batean, Erandiogoikoa auzoan. Jakinarazitakoaren arabera, sua Saltoki enpresan izan zen. Suhiltzaileek sutea kontrolatzea lortu zuten eta ez da kalte pertsonalik egon. Josu Andoni Begoña Loiuko alkateak bere Twiterren jakinarazi duenez, Loiuko udaltzainak ere hara joan ziren laguntzera.