Apurtuartek 100. urteurreneko bideoklipa argitaratu du

Mikel Reina Barros 2026ko maiatzaren 27a

Apurtuarte futbol taldeak joan den zapatuan, maiatzak 23, ospatu zuen mendeurreneko ospakizun nagusia eta ereserkiaren bideoklipa ere argitaratu zuten. Aitziber Argiarrok idatzi du, Taberna Ibiltariak jarri dio musika eta Jon Goikouriak grabatu du.

Bide batez, futbol taldeak gutuna helarazi du ospakizun nagusia posible egin ahal izan duten guztiei. “Futbola, gastronomia, musika eta jaia; haurrak eta helduak; kirolariak eta ez kirolari direnak ekitaldi bakar batean elkartzea posible bazen, zapatuan argi gelditu zen, ezin hobeto”.

Hain zuzen ere, jendetza ikaragarria elkartu zen egun osoan zehar eta karpa erraldoia txiki geratu zen gauean. “Begenkien ekitaldiaren magnitudea izugarria izango zela, baina handiagoa dela gure jendeak auzoari eta klubari dion maitasuna; horregatik hartu genuen aurrera egiteko erabakia. Kluebtik gogor egin da lan, baina ez genuen zalantzarik gure jendearen borondate eskuzabalak egun hau posible egingo zuela”.

Erlazionatuak

Gora zu. Gora gu. Apurtu

Mikel Reina Barros mai 04 Erandiogoikoa