Gora Lagatzuko Euskal Astea!

Erabiltzailearen aurpegia Lagatzu Zamudioko Euskara Alkartea

 Asteburuan hasi da Lagatzu Zamudioko euskara elkarteak antolatu duen Euskal Astea. Barikuan, Porrotx eta Marimotots (Pirritx gaixorik dabil) pailazoek Musua ikuskizuna aurkeztu zuten kiroldegian; eta zapatuan, Iñigito Txapelpunkek kontzertu akustikoa eman zuen Zamudiotorren, eta han lekeitiarrak hitz ederrak eskaini zizkion Lagatzu elkarteari.

Aste honetan ekitaldi gehiago egingo dira: ardo-ikastaroa, Oihan Vegaren umorezko bakarrizketa, 3zpa4 musika-saioa, Mikel Martinezen bakarrizketa….