Auto klasikoak ikusgai izan dira Larrabetzun

Aikor aldizkaria 2017ko abe. 18a, 14:21

a: Idoia Andres

Zeruari begira ibili ziren domekan, abenduaren 17an, Larrabetzu Racing el­kartekoak, euriaren beldur. Baina, azkenean, euria egin bazuen ere, zaleak animatu ziren eta auto klasikoen erakusketan 70 ibilgailu inguruk hartu zuten par­te. 

Hala, plaza zein Andra Mari kalea antzinako bi­txiz bete ziren. “Espero genuen bai­no jen­de gehiago animatu da Larrabetzu­rai­no hur­biltzera, eta oso pozik gaude. Aur­ten­goa bederatzigarren edizioa izan da eta asmoa dugu datozen urteotan ere an­to­latzen jarraitzeko”.

Bestetik, erakusketa baino lehen, par­te-hartzaileek 37 kilometroko ibilbidea egin zuten inguruetatik. Plazan karpa txi­ki bat ipini zen, eta bertan txokolatea eta salda eskaini zieten parte hartzaileei zein ikusleei.

Erlazionatuak