Bizkargi Eguna

Aikor aldizkaria 2018ko api. 26a, 12:44

Burdinazko Gerrikoa defendatzen hil ziren gudarien omenez ospatzen da urtero Bizkargi Eguna. Aurten, ohikoa den moduan, ekitaldiak antolatu dira Larrabetzun urteurrenaren haritik. Ekitaldiak gaur hasi eta maiatzaren 6ra arte izango dira.

Apirilak 26, eguena

19:00 Areka dokumentala, Bego Vicario zinemagilearen eskutik, Anguleri kultur etxean.

 

Apirilak 27, barikua

18:30 Markak dokumentala, Anguleri kultur etxean.

“Gernikako lobak” ekimenari buruzko solasaldia.

22:00 Marala Kataluniako musika taldea, Hori Bai gaztetxean.

 

Maiatzak 3, eguena

19:00 Armagabetzeari buruzko hitzaldia.

 

Maiatzak 5, zapatua

Bizkargira igoera, mendi lasterketa.

 

Maiatzak 6, domeka

Goizean, ekitaldiak Bizkargi mendian.

Iluntzean, ekitaldia eta erromeria, plazan.   

Txorierriko albiste garrantzitsuak eta azken ordukoak jaso gura dituzu Whatsapp bitartez?

WHATSAPP: Bidali ALTA hitza 747 406 561 telefono zenbakira.

Izan zaitez berriemale ere. Bidali zure argazkiak, bideoak eta berriak.

Hilero lagun birentzako bazkaria zozkatuko dugu alta hartzen dutenen artean (Baserri Antzokian).