Hainbat partida jokatu dira asteburuan Larrabetzun. Barikuan, Araba, Txorierri eta Bizkaiko selekzioek hiruko txapelketa jokatu zuten. Era berean, zapatuan eta domekan txapelketa nagusia egin zen. Guztira, 12 taldek hartu zuten parte bertan, eta finalean, Athleticek Retuertori irabazi zion. Jaialdi solidarioari amaiera emateko, Txorierriko emakumezkoen selekzioak eta Athleticen neska beteranoen taldeak partida bat jokatu zuten.