Garbigune mugikorra Garbiker enpresa publikoaren ekimena da, eta birziklatzea Bizkaiko herritarrentzat errazagoa eta hurbilagoa egitea du helburu. Beraz, ohiko garbiguneetara joateko aukera izateaz gainera, asmoa da herritarrek herrian bertan birziklatu ahal izatea. Garbiker enpresak edukiontzi ibiltari bi ipini ditu egitasmoarekin bat egin duten udalerrien eskura. Edukiontzietan, etxean sortutako hondakinak utzi ahalko dira aldez aurretik adostutako egunetan. Udalerri bakoitzean garbigune ibiltari bat ipiniko da astebetez.